Aterpetuak. Haztegi, hiltegi eta bestelako zapalkuntza zentroetatik askatutako animaliak. Tras los Muros.
Liburuan, Madrilgo Wings of Heart babeslekuko egunerokoa kontatzen da; 300 animalia baino gehiago bizi dira han, guztiak haztegi edo hiltegietatik erreskatatutako norbanakoak. Aitor Garmendia-Tras Los Muros argazki kazetariak bi hilabete eman zituen animaliokin, eta esperientzia horren ondorio dira Aterpetuak liburuan jasotako irudiak eta testuak. Babeslekuko animaliak dira irudi eta testuotako protagonista, non agerian geratzen baita industriak haien egunerokoan betirako utzitako arrastoa. Aterpetuak lana mugarri da antiespezismoaren esparruan, eta NOR Euskal Herria Antiespezistak euskaraz argitaratu nahi du. Antiespezismoa, euskaraz, auzolanean.
Medidas: 20×20 cm
Páginas: 56
P.V.P: 10 euros
Descargar: